Euskal kostaldea Gipuzkoa


Aurkitu bere sekretua

Aurkezpena

Batzuek diote Euskal Kostaldean kokatutako eskualde gipuzkoarren sekretua itsasora begira bizi diren herrien izaeran datzala: Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku. Beste batzuek, berriz, herri horien sekretua guztiz kromatikoa dela diote, eta koloreen konbinazioan dagoela: hondartzetako tonuak eta Kantauri itsasoaren urdin bizia, eta bertara erortzen diren mendien berdea. Eta, sekretua bere eskaintza gastronomikoan dagoela diotenak ere ez dira falta, nahiz eta txakolinaren ondasunak eta parrillan egindako arrainak ezin diren sekretutzat hartu.

Beste teoria batzuek diotenez, Debabarrena, Urola-kosta, Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa-Txinguditik egindako paseoak esperientzia paregabea bihurtzen dituen hori jendea da. Edo historia- eta arte-ondarea. Edo museo erakargarriak. Edo hondartza erosoak. Edo itsaslabar ikusgarriak. Edo arrantza-portuak. Edo hirigune historikoak. Edo landetako bailarak eta parke naturak. Edo bisitariari benetako sekretu bat aurkitu duela sentiarazten dion leku hori.

Baliteke bere sekretua hor egotea, edo ez.

Aurkitu ezazu zuk zeuk.

Debabarrena   |   Urola-Kosta   |   Donostialdea   |   Oarsoaldea   |   Bidasoa-Txingudi