Euskal kostaldea Gipuzkoa


Aurkitu bere sekretua

Debabarrena

Deba ibaia Gipuzkoako kostaldeko zatirik basatienetan itsasoratzen da; amildegi ikusgarriak daude, edertasun handiko eta sarbide zaileko kalak babestuz. Gainera, Deba eta Zumaia artean kokatzen den marearteko zabalgunea balio ekologiko nahiz geologiko handiko espazio bat da. Kostalde malkartsuak arnasaldia hartzen du Deban, eskualdeko udalerri turistikoenean; itsasaldeko pasealeku atsegin bat du, hondartza eder bat eta eliza bikaina, Andre Mariren eliza, Monumentu Nazional izendatutako euskal estilo gotikoko harribitxia. Debako hirigunetik kilometro gutxira, Itziarko santutegiak XIII. mendeko amabirjinaren irudia kontserbatzen du, erretaula plateresko bikain batez inguratuta. Eskualdeko kostako beste herria, Mutriku, oso bestelakoa da. Hirigunea, Multzo Monumental izendatua eta oso ondo kontserbatutakoa, oso soila da, itsas zaporekoa. Mutrikuk oso gomendagarriak diren landa-auzak ditu, Astigarribia adibidez, eta, hirigunetik urrun badaude ere, Mutrikukoak dira, baita ere, Saturrarango hondartzak, nahiko basatiak.

Eskualde honen bi muturretan, alde batetik itsasoa eta bestetik industrializazio gogorra topatzen ditugu; hori horrela, ingurune harrigarrienak erdialdean topatzen ditugu: Lastur, Kilimon eta San Lorentzoko bailaretan, landako turismora lotutako garapen turistiko izugarria bizitzen ari diren bailara berdeak, ezkutatuak, korapilatuak.

Eskualdearen goiko zonaldea izaera erabat industriala duten udalerriek osatzen dute, hala nola Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mallabia eta Ermua, azkeneko bi hauek jadanik Bizkaian. Horiek guztiek oso gune interesgarriak dituzte: San Andres eliza eta Arrateko santutegia Eibarren, Elgoibarko plazako multzo barrokoa, Soraluzeko Santa Maria la Real eliza, edo Ermuko Valdespina eta Loviano Jauregiak. Bisita Mendaroko txokolate famatuak dastatuz eta Mallabiko landa-paisaiez gozatuz osatu daiteke.

Interesguneak

Eibar

  • - San Andres eliza
  • - Arrateko santutegia

Soraluze

  • - Santa Maria eliza
  • - Karakate. Trikuharrien Ibilbidea

Elgoibar

  • - Makina-erremintako Museoa
  • - MUFOMI Fosil eta mineral museoa
  • - San Bartolome eliza
  • - San Lorentzoko bailara

Mendaro

  • - Kilimon harana
  • - Mendaroko Txokolate Fabrika
  • - Santa Anako ermita
  • - Aitzbeltzeko aztarnategiak eta Arrastuko koba

Mutriku

  • - Saturrarango hondartza
  • - Olatzeko harana
  • - San Andres eliza (Astigarribiako auzoan)
  • - Jasokundeko eliza
  • - Bentalekua Museoa (Mutriku eta Itsasoa)
  • - Hirigune Historikoa (Gune Monumentala)

Deba

  • - Marearteko zabalgunea
  • - Santa Maria eliza
  • - Itziarko santutegia
  • - Lasturko bailara
  • - La Salve Behatokia
  • - La Hilandera Behatokia
  • - Oteizaren “Amatasuna”

Agenda

Antzerki jardunaldiak.

  • - Eibar (Otsailean, martxoan.)

Berdel Astea eta itsas motorren jaialdia

  • - Mutriku ( Apirila- maiatza.)

San Rokeko Festak.

  • - Deba ( Abuztuaren 14tik 20ra.)

Udako musikaldia.

  • - Deba ( Abuztuko ostegunetan.)

Mutrikuko kalbarioak.

  • - Mutriku ( Irailaren 14-tik 16ra.)

Mutrikuko erdi aroko feria.

  • - Mutriku (Irailaren lehenego larunbata.)

Nekazari eta abeltzainen feriak. Aipagarrienak:

  • - San Andres Eibarren. (Azaroaren 30ean.)
  • - Santo Tomas Mutrikun. (Santo Tomas aurreko larunbatean)
  • - Gabon Zaharrekoa Elgoibar. (Urteko azken larunbatean.)
  • - Soro Feria Deban. (Urteko lehen larunbatean.)
  • - Lasturko feria ekologikoa. (Uztailean.)

Kotaktua



Debabarrena

www.debabarrenaturismo.com


Debegesa
Políg. Azitain,3 bis
(Centro Social del Empresario)
20600 Eibar
Tel. 943 820 110 • Fax. 943 200 350
E-maila: correo@debegesa.com
www.debegesa.com
Oficina de Turismo de Deba
Ifar kalea, 4
20820 Deba
Tel. 943 192 452
www.deba.net
Oficina de Turismo de Mutriku
Txurruka Plaza, 4
20830 Mutriku
Tel. 943 603 378
www.mutriku.net
Debabarrena   |   Urola-Kosta   |   Donostialdea   |   Oarsoaldea   |   Bidasoa-Txingudi